Sifoia molusku akuatikoen egitura anatomiko bat da. Moluskuen atal bigunetako bat da eta hiru klasetan ageri da: Gastropoda, Bivalvia eta Cephalopoda, alegia zenbait barraskilo akuatikotan, zenbait txirlatan, eta olagarro, txibia eta haien familiakoetan.
Sifoiak ura (edo gutxiagotan, airea) alde batetik bestera mugitzen duten hodi itxurako egiturak dira. Ur hau hainbat zereginetarako erabiltzen da, esaterako lokomoziorako, elikadurarako, arnasketarako edo ugalketarako. Sifoia palioaren atal bat da eta ura kanpotik barrunbe palialera edo aurkako zentzuan mugitzen da.
Zenbait gastropodok sifoi bakarra daukate. Sifoia daukaten bibalboek, berriz, bi dauzkate.